Erandioko eta Elantxobeko banderak eraman ditu Oiartzungo traineruak. HIbaika bigarren izan zen atzoko estropadan.

Itsaslapurrak Erandion [Argazkia: Josu Z.].
Larunbatean hasi KAE2 liga, Erandion, eta bigarren estropada jokatu zuten atzo, Elantxoben. Bietan ontzi berbera izan zen nagusi: Oiartzungo Itsaslapurrak.
XXIX. Erandioko Bandera Ibaizabalgo uretan lehiatu zuten. Nagusitasun osoz menperatu zituzten oiartzuarrek gainontzeko arerioak. Horrela, Arkote bigarren sailkatua hamalau segundora utzi zuten. Hibaika, berriz, zazpigarren postuan sailkatu zen, irabazleengandik 39 segundora.
Elantxobeko XXIX. Bandera, berriz, atzo eguerdian jokatu zuten. Oarsoaldeko bi traineruek bete zituzten lehen bi postuak. Oiartzuarrek hamabi segundo atera zizkieten errenteriarrei.
Banderen eskaintza
Asteburuan eskuratutako bi banderak zaleei eskaini zizkieten Itsaslapurrek. Arratsaldean, Altzibarko festetan bildutakoei eskaini zieten bandera, eta ondoren, Pasai Donibanera joan ziren. Bertako klubekoak dira arraunlari gehienak.