Antxoko sanferminetako krosean parte hartzaile asko eta giro ezin hobea. Lore Txorta elkarteak 26.enez antolatu zuen igandean.

Irabazleak, emakumeak eta gizonak.
Pasai Antxoko Sanferminetako XXVI. Krosa egin zuten igande goizean. Bertan, maila absolutuan, emakumeetan Karen Ortiz de Guinea eta Aitor Salvador izan ziren garaile. Nagusien krosaz gain, haurrenak ere izan ziren. Lore Txorta elkarteak antolatu zuen beste behin lasterketa, arrakastaz.
Izan ere, iazko parte hartzaileen kopurua gainditu zuen festen atariko krosak. Gainera, helduen mailan, bai gizon zein emakumeetan maila oso altua izan zen. Eguraldia lagun, giro oso ona izan zen partaideen eta ikusleen artean. Korrikalari denek ala denek jaso zituzten animoak.
Jarraian, maila nagusienetako podiumak. Sailkapen osoa
Kirolprobak-en ikus daiteke.
Emakumeen sailkapen nagusia
- Karen Ortiz de Guinea (Hernani) 27:11
- Marina Gonzalez (Donostia) 28:10
- Itziar Mugika (Donostia) 29:06
Gizonen sailkapen nagusia
- Aitor Salvador (Donostia) 23:19
- Jon Garate (Elgoibar) 23:20
- Iñigo Tumas (Hondarribia) 23:20

Beteranoen podiuma. Argazkia: Lore Txorta.
Emakumeen Beterano Maila
- Ana Cruz (Pasaia)
- Tere Macho (Lezo)
- Inma Cruz (Pasaia)
Gizonen Beterano Maila
- Victor Madejon (Irun)
- Luis Garayartabe (Errenteria-Orereta)
- Unai Azpiazu (Ormaiztegi)

Pasaitar onenak. Argazkia: Lore Txorta.
Lehen pasaitarrak
- Eli del Pozo eta Beñat Lekue
Lehen pasaitar beteranoak
- Yolanda Garcia eta Jose Luis Sarobe