Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Madalenetako egitaraua aurkeztu dute

Andra Mari Abesbatza izango da aurten omendua, eta beraiek piztuko dute jaiei hasiera emango dien suzia.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/07/05
Ruiz, Karrikiri, Collar eta Oiarbide.

Ruiz, Karrikiri, Collar eta Oiarbide.

Gero eta hurbilago dira madalenak eta udal korporazioko kideek gaur aurkeztu dute jai batzordeak bost egunerako prestatu duen egitaraua. Ion Collar Kultura zinegotziak, Jaione Karrikiri (EH Bildu),  Iñaki Ruiz (PSE-EE9 eta Garbiñe Oiarbide (EAJ) izan dira aurkezpenean eta Collarrek eman ditu xehetasunak. Andra Mari Abesbatza izango da aurten omendua, eta beraiek piztuko dute jaiei hasiera emango dien suzia. 1966an Jose Luis ansorenak sortu zuen abesbatza “munduan zehar ibili da sariak jasotzen, eta aurten 50 urte bete ditu”, esan du Collarrek. Horren harira omenaldi xumea egingo diote abesbatzari hilaren 15ean 20:00etan eta bertan madalenetako kartel lehiaketa irabazleari, Angel Blanco Egoskozabal errenteriarrari. Jai batzordearen lana goraipatu du Collarrek aurkezpenean, “eta eskertu. Aurten 35 elkartetik gora ari dira lanean errespetua, aniztasuna, berdintasunaren baloreak aintzat hartuta bidea egiten”. Aurten hiru txupinazo izango direla aipatu du bestalde, “haurren txupinazoarekin eta txupinazo nagusiarekin batera, Holi txupinazoa egingo dute. Koloretako hautsekin eta musikarekin egingo diete harrera gazteek beraz 19:00etan Gernika plazan”. Burubeltz Beste berritasunik ere bada aurtengo madalenetan. Erraldoi eta buruhandien konpartsak kide berria izango du, Burubeltz. Collarrek azaldu duenaren arabera,  Aniztasunaren Nazioarteko Egunean ezagutu zuten burubeltz adar handidun aker beltza eta hamaika koloretako jantzia duena. Musika eskaintzari dagokionean aurten ere publiko guztiarekin pentsatu dutela zehaztu du Kultura zinegotziak egitarua osatzeko garaian eta oholtza gainean izango diren taldeetako batzuk nabarmendu ditu: “Esne Beltza, Raimundo Amador, eta Niko Etxart eta Hapa Hapa izango dira berezienen artean”. Jai egitarauaren  9.400 ale atera ditu udalak bi formatotan: klasikoa eta eskukoa. Bihartik hasi eta ostiralera arte banatuko dituzte udaletxeko atarian 10:00etatik 13:00etara eta udal eraikinetan ere izango dute herritarrek programa eskuratzeko aukera, “herritar oro eta elkarteak deitu nahi ditugu programa hartzera”. Herri bizia weborritik ere deskargatzea izango da eta sare sozialetan ere jarraipena egiteko aukera izango da nahi duen orok bere bizipenak partekatu edo argazkiak jartzeko, eta horretarako #madalenak2016 traola erabiltzeko eskatu dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.