[Argazki galeria] Lehia bizia, herri kiroletan

Sanferminen azken aurreko egunean energiarekin daudela erakutsi dute antxotarrek, besteak beste, herri kiroletan.

Lokotxak. Sanferminak

Familien arteko herri kirolak egin dituzte, Gure Zumardian.

Sanferminen azken aurreko egunean, oraindik energiarekin jarraitzen dutela erakusten ari dira antxotarrak. Horren adibide dira, gaur eguerdian egin dituzten familien arteko herri kirolak. Haur nahiz heldu, dena eman dute lokotxak biltzen, soka tiran… Gaur Euskal Eguna da, eta Txabol Sotoak antolatuta egin dituzte herri kirolak Gure Zumardian. Ondoren, paella jatekoak ziren, Valentziatik etorritako sukaldariek prestatuta. Oarso kalean ere herri kirol gehiago izan da, baina ohi ez bezala, aizkoran eta harri jasotzen ibili direnak umeak izan dira. Inguruan itsaso usaina nabari zen. Goizean zehar, marmitakoa prestatzen aritu dira, eta ea onena nork prestatuko. Gaurko eguna luzea izango da, eta arratsalde nahiz gauean ekitaldi ugari izango dira. Adibidez, arratsaldean bertsolariak entzuteko aukera izango da, Azokan. Gauean, berriz, danborrada izango da zita garrantzitsuenetako bat. Bihar, berriz, haurren egun handia izango da. (Gaurko egitaraua, behean)   Gaurko egitaraua
  • 15:00: Parke irekia(DJ Musika, speaker…) Kampsan
  • 16:00-18:00 Galeperra.
  • 16:00: Sancheski jaurtiketa, Kampsan (Izen ematea proba hasi baino ordu erdi lehenago arte).
  • 16:30: Mus txapelketa, Galiziako Etxean.
  • 17:00 Helduen danborradaren bisita, Berrako egoitzara.
  • 18:00 Bertso jaialdia, Azokan: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Arkaitz Estilballes bertsolariekin.
  • 19:00: Buruhandiak eta erraldoiak.
  • Ordu berean, danborrada aurreko luntxa Basarin.
  • 20:00: Kontzertua: Holy Hums, Managaitza, Pangea… +DJ Gollo Cierre, Kampsan.
  • 20:30: Egan taldearen kontzertua.
  • 20:30 Basari elkartearen danborrada, Pasai Txarangarekin batera.
  • 22:00: Boxeo jaialdia, Ibai Ondo pilotalekuan.
  • 00:00 Egan, Gure Zumardian.
  • 00:00 DJ Karlosekin, gaupasa, 07:00ak arte Azokan.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.