Hurrengo geltokira hurbiltzen ari da Giza Eskubideen Trena
Flashmoba egingo dute Xanistebanetan, larri dauden presoak eta zigorrak bete dituztenak etxeratzeko eta dispertsioarekin bukatzea eskatzeko.
Lipduba egin ondoren, Giza Eskubideen Trena hurrengo tren geltokira bidean da. Sare Herritarrak jakinarazi duenez, flashmoba egingo dute. Xanistebanetan izango da, abuztuaren 4an, eta larri dauden presoak etxeratzea, dispertsioa bukatzea eta, besteak beste, zigorra beteta dutenak etxera ekartzea eskatuko dute.
Flashmoba hainbat herritako festetan egingo dute, tartean Oiartzunen. 19:00etan geratuko dira, Doneztebe plazan. Bitartean, koreografia entseatzen joateko bideoa ikusteko dago Youtuben. Hona hemen:
