Udalaren bazozaintza zerbitzuetako langileek hainbat menditan kontrolik gabe dabiltzan ahuntz aziendak detektatu dituela jakinarazi du Ingurumen sailak.
Kontrolatu gabeko ahuntz azienda jasotzeko eskatu dio udalak aldundiari.
Udalaren bazozaintza zerbitzuetako langileek hainbat menditan kontrolik gabe dabiltzan ahuntz aziendak detektatu dituela jakinarazi du Ingurumen sailak, “noraezean dabiltza libre, Lau Haizeta parkeko eremuan, Txoritokietan eta San Markon. Ukuilu edo itxiturik ez dute gainera”. Horren aurrean, ahuntza azienda horiek identifikatu, zigorra ezarri eta jasotzeko eskatu dio Gipuzkoako Foru aldundiari, “hainbat ganaduzaleek bioaniztasunean eta nekazaritzan sortzen ari diren kalteak etetearren”.
Kontrolatu gabeko behi aziendekin antzeko prozedura jarraitu behar izan zuela gogorarazi du udalak, “Natura 2000 sarean babestua dagoen Añarbe erabilera publikoko mendian behi aziendak erretiratzeko eskatu genien jabeei”. Aziendek eragindako kalteen artean, bisitariei egindako erasoak eta interes komunitarioko habitatetan eragindako kalteak aipatu ditu Ingurumen sailak.