Arcelor Zumarragaren itxierak eragin du gainbehera.
Txatarra pilatuta ikustea normala izan da orain arte Pasaiako portuan.
Iazko ekainean Pasaiako portuaren salgaien rankignean bigarrena zen txatarra; aurten, aldiz, beste sei salgai ditu aurretik: automobilak, zerealak, papera, pentsuak, eraikuntza-materialak, ongarriak eta produktu kimikoak. Arcelor Zumarragaren itxieraz geroztik etorri da behera txatarraren trafikoa.
Edonola ere, produktu siderurgikoen garraioak bolumen handia izaten jarraitzen du Pasaiako portuan. Inportazioaren eta esportazioaren batuketa eginez gero, portuan mugitutako salgai guztien % 48 produktu siderurgikoak dira, iaz baino % 28 tona gehiago.