Arramendiko baratze parkeko (Gaztaño) biztanleak ezagutuko dituzte horrenbestez txikienek familia giroan: zizareak, marigorringoak, ehunzangoak...
Marigorringoak ikusi eta aztertuko dituzte, besteak beste.
Xomorroak hurbiletik ikusi eta ezagutzeko aukera eskainiko die Oarsoirriak taldeak Ekogune fundazioarekin batera familiei. Arramendiko baratze parkeko (Gaztaño) biztanleak ezagutuko dituzte horrenbestez txikienek familia giroan: zizareak, marigorringoak, ehunzangoak… baratzetako airean, landareetan, lurrean eta lurpean bizi den mundura gerturatzeko abentura izango dela gaineratu dute antolatzaileek.
Deskubritzearekinbatera, xomorroak aztertu ere egingo dituzte.
Tailerra ostegunean 17:00etatik 18:30era egingo dute. Bertan zuku ekologikoa eskainiko badiete ere, haurrentzat merienda eramatea eskatu dute eta baita lurrean zikintzeko moduko arropa ere.