[Bideoa] Erdi Aroko sutondoa aurkitu dute Kapitain Etxean
Ez da topatu duten erdi aroko arrasto bakarra, Errenteriaren azken 700 urteetako historia biltzen duen orube okupazioaren sekuentzia osoa ere aurkitu dute etxe berean.
Lemos, Moraza eta Lopez Etxezarreta Kapitain Etxean egin duten agerraldian.
Aurkikuntza garrantzitsua egin du Aranzadi Zientzia Elkarteak Errenteria-Oreretako Kapitain Enea kaleko Kapitain Etxean. Erdi Aroko sutondoaren egitura osoa eta kaltetu gabea dago bertan zortzi mende beranduago. Ez da topatu duten erdi aroko arrasto bakarra, Errenteriaren azken 700 urteetako historia biltzen duen orube okupazioaren sekuentzia osoa ere aurkitu dute etxe berean.
Gaur eman dute aurkikuntzaren berri Garazi Lopez Etxezarreta Ondare zinegoziak, Bernar Lemos Hirigintza zinegotziak eta Alfredo Moraza Aranzadiko arkeologoa eta indusketa lanak egin dituenak. Aurkikuntzek datu oso interesgarriak eskaini dituztela Errenteriaren jatorriaren eta Erdi arotik hona izandako bilakaeraren gainean esan du Morazak, eta xumeak badira ere Euskal Herriko panorama arkeologikoan apartak direla gaineratu du. Izan ere Erdia Aroan halako sutondoak etxe guztietan zeudela jakin badakite, dokumentatuta dagoelako, baino halakoen arrastorik ez dago ia: “Halako elementu bat azaltzea garrantzitsua da, badakigulako etxe guztietan egoten zirela, baina ez delako ezer gelditzen. Euskal Herri osoan bakarrik bi adibide daude, Bilbon eta Gasteizen, eta hangoan gainera, Errenterian aurkitu duguna baino txikiagoak dira”.
Harresiak, jauregiak eta elizak kontserbatu dira, baina halako elementurik ez dagoela nabarmendu du Morazak. Horregatik garrantzia.
Janaria prestatu eta etxea berotzeko
Erdi Arko sutondoaren argazkia.
Kapitain Etxean aurkitutako sutondo horretan bazkaria prestatu zuten, eta etxea berotu duela 800 urte. Horretarako erabiltzen zuten sutondoa. Sutondo horiek oso xumeak izaten zirela esan du arkeologoak: “Lau angeluko oinplanoa duten egiturak dira, estalkirik gabeak eta harrizko blokeekin mugatuak, eta suaren eraginez gogortutako buztinezko plaka dute barruan. Halako hiru elementu daude Kapitain Etxean baina bakarra mantentzen da osorik”. Lana garai hartan belauniko edo aulki baxuetan egiten zuten eta sutondoak oso arrikustsuak zirenez etxe edo txabolen erdialdean izaten zirela esan du Morazak, “egurra edo lastozkoak izaten ziren etxeak eta arriskurik ez izateko kokatzen zuten sutondoa erdialdean. Etxearen eremu ahalik eta handiena berotzea ere bazen arrazoia”.
Aurkitutako egitura XIII. mende amaiera eta XIV. mendearen bigarren erdialdearen artean izan zela aktibo esan du Aranzadiko arkeologoak, “1290 urtea eta 1370 urteen artean funtzionatu zuen sutondo horrek, ikatza datatzeko Suediako laborategian egindako azterketek erakutsi dutenez. Logikoa da pentsatzea Errenteria edo Villanueva de Oiarso sortu baino lehen, Orereta esaten zioten leku horretan bazegoela jendea”.
Orube okupazioaren sekuentzia osoa
Aurkitako sekuentziaren argazki bat.
Sutondoarekin batera, Erdi Arotik gaur egunera arteko orube okupazioaren sekuentzia osoa ere aurkitu du Arantzadik Kapitain Etxean egindako indusketa lanetan, “seri horretan txandakatzen dira okupazioaren aztarnak”. Bikain kontserbatuta dagoela esan du Morazak: “Bertan laburtzen da Errenteriaren azken 700 urteetako historia”. Sekuentzia horrek gainera erakusten gaur egun Errenteria garai hartan baino bi metro gorago dagoela, “etxeak suntsitzen zirenean, edo erre, (Errenteria bost aldiz erre zen edo zuten) ez zuten gaur egun bezala egiten, zulatu eta berriro eraiki. Orubea berdindu eta gainean eraikitzen zuten, gainjarri egiten zuten”.
Sutondoa eta aurkitutako beste elementuak babestuta daude orain geotextil geruza batez eta ondarrez estaliak. Agerian uztea aztertu zuela udalak esan du Lopez Etxezarretak, baina zailtasun teknikoak daudela: “Hor daude eta momenturen batean indusketa zabaltzea edo begi bistan jartzea erabakitzen bada horretarako aukera badago. Garrantzitsuena da kontziente izan gaitezen aurkikuntzak duen balioaz, sorrera ikutu dugulako aurkikuntzarekin, garai oso zaharretara eraman gaitu”.
Momentuz aurkikuntzaren argazkiekin eta informazoarekin Kapitain Etxean bertan panelak jartzea aurreikusi du udalak, eta baita, antolatzen dituen bisita gidatuetan aurkikuntzaren berri ematea .
Aranzadiren izenean Errenteriako udaleko tekniko eta arduradun politikoei eskerrak eman dizkie Morazak, “halako obretan beti agintzen duena arlo ekonomikoa delako”. Kasu honetan ez dela horrela izan nabarmendu du arkeologoak, “aztarnategia aurkitu dugu, interes handiko elementuekin, eta udalak indusketa egitea erabaki du. Beste instituzioetan ez ditugu izaten ateak zabalik halako zer edo zer egiteko, eta hemen bai”.
Oso garrantzitsua dela administrazio publikoetatik ondarearen ezagutza eta babesa sustatzea esan du Lopez Etxezarretak, “eraikin publikoetan obra bat hasterakoan indusketa arkeologikoak egiteagarrantzitsua da, gure kasuan hasi ginen eta gauza interesgarriak azaltzen joan zirenez jarraitzea erabaki genuen. Ez da erraza izaten, indusketak beti delikatuak izaten direlako hiri eremuan, udalek kasu honetan edo administrazioek beraienak diren kasuetan orube horiek behar bezala industea eta horrelako politikak garatzea ezinbestekoa da”.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.