Irailaren 6an hasiko da Lezoko musika eskolaren ikasturtea
Lezoko musika eskolaren ikasturtea noiz hasiko den esatearekin batera, onartuen, plaza hutsen, eta diru laguntzen onuradunen zerrenda eman du Lezoko Udalak.
Tomas Garbizu Lezoko Udaleko Musika Eskolak iraialren 6an hasiko du 2016/2017 ikasturtea. Horren harira, hainbat xehetasun eman dituzte Lezoko Udaletik. Lehena da ikasle berrien zerrenda argitaratu dutela, bertan onartuak izan direnak eta itxaron zerrendan daudenak daude. Bigarrenean jakinarazi dute irailera begira badaudela plaza hutsak, beraz, ikasturte hasieran horietan izena emateko aukera badagoela. Azkenik, diru laguntzak eskatu dituztenek jaso dituzten edo ez jakinarazi dute. Irailaren 5ean aurkeztuko dute ikasturtea musika eskolako kideek. Ondoko PDFan, onartuen, plaza libreen, eta diru laguntza jaso dutenen zerrenda.