Datorren denboraldirako abonuen kanpaina hasi du Oiartzun Kirol Elkarteak
Emakumeen Lehen Mailako partida guztiak ikusteko txartelak egiten ari dira klubaren bulegoetan.
Oiartzun Kirol Elkartea 2016/2017 denboraldira begira abil. Ez bakarrik kirol arloan. Bazkide egiteko epea zabaldu du. Horrela, Lehen Mailako partidak ikusteko txartela egin daiteke. Klubaren bulegoan egin ahal izango da, 19:00etatik 20:30era. 55 euro balioko du abonuak.
