Gaur jokatuko dituzte finalerdiak, eta bihar finalak. Aurten bederatzi taldek hartu dute parte.

Don Vito txapelketak hilabete pasatxo iraungo du.
Don Vito futbito txapelketa historikoaren aurtengo ekitaldia azken partidak geratzen zaizkio. Gaur jokatuko dituzte finalerdiak, eta finala, berriz, bihar jokatuko dute.
Ekainaren 9an hasi zen txapelketaren aurtengo ekitaldia. Aurten bederatzi taldek hartu dute parte, eta talde bakoitzak zortzina norgehiagoka jokatu ditu ligaxkan. Talde bat geratu zen kanpoan, eta gainontzekoek gurutzaketak jokatu zituzten astelehen eta asteartean.
Partida oso lehiatuak izan ziren, eta lau kanporaketetatik hiru penalti puntutik erabaki ziren. Gaurko partidak honakoak izango dira: 19:15ean, Nottinghan Prisa eta Suaren arteko partida hasiko da. Beste finalerdia I-11k eta Aston Birrasek lehiatuko dute, 20:20 inguruan hasita.
Biharko bi partidak ere ordu horietan hasiko dira. Lehenengo kontsolaziozko finala jokatuko dute gaurko partidetako galtzaileek, eta ondoren, finala izango da. Ohitura zaharrak berritzeko asmoz, barbakoa egingo dute partidak bukatu ondoren.