Eztabaida prozesu "gardena eta demokratikoa" aurrera eramatea eskatu du sindikatu abertzaleak.

LAB sindikatuko ordezkariak, Portuaren azken Administrazio Kontseilua bitartean egin zuten elkarretaratzean.
LAB sindikatuak Portuaren Plan Bereziari aurkeztu dizkion alegazioak aurkeztu ditu. Orain arte egin diren urrats guztiak balio gabe uzteko eskatu du lehenik eta behin sindikatu abertzaleak, berrantolaketari eragile guztien partaidetzarekin berrekiteko hasieratik.
Zentzu horretan portua berrantolatzeko plan integralari lotuta ingurumen azterketa egiteko eskatu du LABek, prozesua “osasungarriagoa, zuzenagoa eta jasangarriagoa” izan dadin.
Horrez gain, erakundeekin orain arte hitzartutakoak errespetatzeko eskatu dio Portuari LAB sindikatuak, eta Pasaiako Udalarekin adostutakoak nabarmendu ditu, portuaren inguruan bizi diren herritarren premiak erantzute aldera.
LAB alegazioak