Artxibatzea salatzeko elkarretaratzea deitu dute Pasaiako "segadan" hildakoen senide eta lagunek

Gipuzkoako Auzitegiak atzera bota du biktimen senideen eta Azpeitiko Udalaren helegitea. Asteazkenean da elkarretaratzea, Donostian.

Sarraskia, segada, artxibatzea, senideak, abokatuak

Pasaiako segada hildakoen senideek kasua ez artxibatzea eskatu dute beste behin asteazkenean

Pasaiako «segadaren» auzia ez artxibatzeko eskatuz biktimen senideen eta Azpeitiko Udalak jarritako helegitea atzera bota du Gipuzkoako Auzitegiak. Senideek aurtengo otsailaren 3an jakin zuten auzia artxibatu zuela Donostiako 2. Epaitegiak, eta erabaki haren kontrako helegitea jarri zuten. Ekainaren 22an jakin dute helegitea atzera bota dutela. Erabakiaren kontra protesta egiteko elkarretaratzea deitu dute asteazkenerako, Donostiako auzitegi aurrean, 11:30ean. Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistako lau hil kide zituen Pasaiako badian, tiroz, 1984ko martxoan: Rafael Delas Txapas (Iruñea, 1957), Jose Maria Izura Pelu (Iruñea, 1958), Pedro Mari Isart Pelitxo (Azpeitia, 1961) eta Dioni Aizpuru Kurro (Azpeitia, 1963). Lau gorpuetan 113 bala zulo aurkitu zituzten.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.