Beste bi Batelerentzat

Batelerak

Harrera beroa egin ziten atzo batelerei Donibanen.

Emakumeen Ligan sorpresarik ez. Beste bi bandera irabazi dituzte San Juango Batelerek asteburuan, Bilbon eta Getxon jokatutako ikurriñetan. Ligan hasieraz geroztik gertatu bezala, arrosek beltzezko neskak dituzte kontrario nagusi. Gertutik dituzte atzetik Hibaikako neskak, baina Batelerek gogor eutsi diote ligako lidergoari, eta ez daude amore emateko prest. Bilbon 38 ehunenekoen aldea baino ez zen izan trainerua arrosa eta beltzaren artean, eta Getxon berriz, handiagoa izan zen tartea, bost segundokoa. Hirugarren eta laugarren postuaren arteko lehian Orio eta Cabo dabiltza. Bilbon galiziarrek hartu zieten aurrea oriotarrei, baina alderantziz gertatu zen Getxon. Eukotren liga pixkanaka aurrera doa. Guztira zortzi estropada dira eta lau lehiatu dituzte jada. Batelerek lau puntuko aldea dute Hibaikarekiko. Guztira 16 puntu pilatu dituzte arrosek. Hibaikak, berriz, 12 ditu eta gogor estutu beharko du Ligaren azen txanpan arrosen abantaila gaindiezina bihur ez dadin. Hurrengo zita Pasaian dute neskek, hilaren 30ean jokatuko den Gipuzkoako Foru Aldundiko Banderan. Bilboko Sailkapena San Juan Iberdrola: 10:35, 08 Jamones Ancin Hibaika: 10:35, 46 Cabo: 10:44,72 Orio Babyauto: 10:51,86 Getxoko sailkapena San Juan Iberdrola: 10:40, 36 Jamones Ancin Hibaika: 10:45, 58 Orio Bebyauto: 10:45,88 Cabo: 11:11,16 Sailkapen orokorra San Juan Iberdrola: 16 puntu. Jamones Ancin Hibaika: 12 puntu. Orio: 7 punt Cabo: 5 puntu    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.