Asanblea bat egingo dute, Doneztebe plazan.
![oiartzun zutik](http://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2016/06/ortzunzutik.jpg)
Oiartzun Zutik mugimenduak bihar egingo du asanblea, aste pare bateko etenaldiaren ondoren. Orduan, Altzibarko jaietan egon ziren, eta Oiartzun ibaiaren ertzak garbitu zituzten. Bihar berriz, batzarra izango da. 19:00etan geratu dira Doneztebe plazan.