Bake epailea lau urtero berritzen dute. Baldintza jakin batzuk bete behar dira bake epaile izateko.
Lau urtero berritzen dira herrietako bake epaileak.
Lezoko Udalak bake epailea eta ordezkoa betetzeko prozedura abiatu du. Lau urterako kargua da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak izendatzen du. Lanaldia 14 ordukoa da, eta bake epaitegiaren administrazio lanaz arduratu beharko litzateke.
Eskabideak abuztuaren 2ra arte aurkez daitezke. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean hilaren 14an argitaratu zuten deialdia. Hala, eskaerak jasotzeko Lezoko udaletxera joan behar da, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 13:30era.
Deialdian parte hartu ahal izateko ondorengo baldintzak bete behar dira:
- 2016ko urtarrilaren 1etik Lezon erroldatuta egotea.
- Eskola graduatua edo baliokidea izatea.
- EGA edo baliokidea den titulua izatea.
- Botere Judizialeko Lege Organikoak ezarritako ezgaitasun eta bateraezintasun kasuen barruan ez egotea.