Aitzol Gogorza presoaren askatasuna aldarrikatzeko
flashmoba antolatu du Sarek; Hilaren 24an grabatuko dute,Txosna Gunean, Preso eta Iheslarien Egunarekin bat eginez
Aitzol Gogorzaren aldeko trena, Zumardian
Herriko jaietan etxetik urrun dauden guztiak bereziki gogoan izaten dira, eta madalenetan ere hala gertatuko da. Guztien artean, baina, aurten bereziki entzungo den aldarria izango da Aitzol Gogorza etxeratzearen aldekoa.
Larri gaixorik dago Aitzol Gogorza euskal presoa, eta hura askatzearen aldeko ekitaldi ugari egin dira azken aldian, Hartu Trena dinamikaren barruan Oreretako Sarek antolatuta kasu.
Madalenetan ere presente izango dira Sareren aldarriak, eta ozen entzungo da Gogorza askatzearen aldeko oihua. Hilaren 24an, Santio Egunaren bezperan, Preso eta Iheslarien Egunean izango da madalenetan, eta egunarekin bat eginez, Aitzol etxera falshmoba grabatuko dute Txosna Gunean, 18:45etik aurrera.
«Herria jai giroan izango garen arren, Aitzolen gaitzak duen larritasuna zabaldu eta bizi duen muturreko egoera salatu nahi dugu», azaldu du Sarek. Horregatik preso eta iheslarien eskubideen alde dauden herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera.