Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

[Bideoa] "Joera aldaketa" berretsi du Oarsoaldea Garapen Agentziak

Oarsoaldea Garapen Agentziak 2015eko balorazioa egin du: ekonomia egoera hoberantz doala berretsi, eta 2016rako erronkak definitu ditu.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2016/07/20
oarsoaldea

Alkateak eta Oarsoaldeko ordezkariak, azalpenak ematen.

2015eko balorazioa egiterakoan, “joera aldaketa” berretsi egin  dela adierazi du Oarsoaldea Garapen Agentziak. Joera aldaketa hori langabezia tasan (2014aren bukaeran %14,63, 2015aren bukaeran %13,37), agentziak kudeatu dituen lanpostu kopuruan (%36 hazi da) eta beste adierazle batzurekin kokatu du. Kontra, alde iluna ere ikusi du 2015ean: enpleguaren politika aktiboetarako baliabideak murriztu egin direla esan du Oarsoaldeak talde zehatz batzuetan, eta era berean, Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren eredu berria definitzeke dagoen heinean, Oarsoaldearen zeregina “ezezaguna” dela esan du. Oarsoaldeko presidente eta Errenteriako alkate Julen Mendozak esan zuenez, 2015ean sektore berrien aldeko apustua, beste sektoreetara hurbiltzea (aeronautika edo turismoa) eta hainbat egitasmo zehatzetan indarra jartzea (Pasaiako Albaolaren Itsas Faktoria, esaterako) izan dira 2015eko indarguneetakoak. Iaz enpresen dibertsifikazioa bultzatu zela esan zuen Mendozak, “teknologia anitzagoa erabiliz eta lankidetza proiektuetan murgilduz”, eta ekintzailetza ere sustatu dela nabarmendu zuen, batez ere gazteen artean. Horien barruan aipatu zituen Habian!, Kokatu, Oarsotek, eta Hazi proiektuak. Hizkuntza ohituretan eragiteko ere ahalegina egin zuen 2015ean Oarsoaldeak, euskaraz hitz egiteko gune berriak sortuz hainbat sektoretan. Gainera, etxebizitzen birgaitzerako programak aurrera eraman ditu, energia eraginkortasuna bultzatu du, eta kontsumitzaileen eskubideak defendatzeko lanean jardun du. Alta, 2016rako erronketakoa Pasaiako badia suspertzea dela jakinarazi zuen Oarsoaldearen presidenteak, “estrategia partekatua definituz”. Joan den ostiralean aurkeztu zuen garapen agentziak 2015eko memoria Oiartzungo Fermiñene Etxean. Bertan Oarsoaldeko lau udalerrietako alkate eta udal ordezkariez gain, beste hainbat sektoretako ordezkariak bildu ziren. Fernando Nebreda Oarsoaldeako kudeatzaileak 2015an egindakoen bideoa aurkeztu zuen (behean). Aldi berean, bai udalei zein garapen agentziako langileei eskerrak eman zizkien egiten duten lanagatik.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.