Elkarretaratzea egingo dute 12:00etan Biteri kaleko BBVAren aurrean.
kaleratzeak stop.
Kaleratzeak Stop BBVA-k Biteri kalean duen egoitzaren aurrean elkarretaratzea deitu du bihar 12:00etan. Familia batek duen zorra barkatzeko eskatuko dute,e ta ez dira bakarrik izango, Julen Mendoza alkatea, hainbat zinegotzi, Grupo Oarso taldea, erretiratuen elkarteak, eta sindikatuek bat egingo dute pankartaren atzean Pedro Martin eta bere familiari elkartasuna adierazteko.
“Adin txikiko bi seme ditu Martinek eta 2009. urtean bere negozioa galdu zuen, eta 2013an etxea BSCH eta BBVA banketxeei esker. Horretaz gain, azken banketxe horrekin 170.000 euroko biziarteko zorra dauka”, salatu du Kaleratzeak Stop plataformak. Egoera horretan Espainiako Estatuko 500.000 familia daudela salatu du plataformak, “bizi osorako zorrak dituzte guk 100.000 milloi eurorekin banketxeak erreskatatu ditugun bitartean”.
Zorra bidegabea dela salatu du plataformak, eta prets azaldu da borrokan jarraitzeko bertan behera uzten duten arte. amaitzeko egoera antzekoetab dauden familiak plataformarekin harremanetan jartzera animatu dituzte. Horretarako bi telefono zenbaki eman dituzte: 669 42 85 98 eta 622 86 66 47.