Galtzarabordako kiroldegia itxita egongo da hamabost egunez
Galtzarabordako kiroldegiak ateak itxiko ditu hilaren 31tik abuztuaren 15era bitarte, garbiketa eta mantenu lanak egiteko.
Galtzarabordako kiroldegiak ateak itxiko ditu hilaren 31tik abuztuaren 15era bitarte, garbiketa eta mantenu lanak egiteko. Bi igerilekuak erabat hustu eta garbitzeaz gain instalazioa fumigatu eta legionellari aurrea hartzeko lanak egingo dituzte.
Lurra konpontzeko lanak direla eta muskulazio aretoa hilaren 26tik aurrera itxita egongo da gainera. Erabiltzaileek Fanderiakoa erabiltzea izango dute. Berango estali gabeko igerilekuak, zein Fanderiakoak ohiko ordutegian izango dira zabalik.