Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Harresirik Gabeko Lurraldeak iniziatibarekin bat egin du udalak

Abuztuaren azken astean Lanpedusara bidaiatuko dute Mikelazuloko kideek. Bertan bildutakoa herritarrak sentsibilizatzeko baliatuko dute.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/07/20
Joseba Barriolaren azalpenak adi jarraitu zituzten alderdi politikoetako ordezkariek.

Joseba Barriolaren azalpenak adi jarraitu zituzten alderdi politikoetako ordezkariek.

Mikelazulo Kultur Elkarteak abiatutako Harresirik Gabeko Lurraldeak iniziatibarekin bat egin du Errenteriako Udalak. Mikelazuloren mozioa aztertu zuen atzo plenoak eta alderdi guztiek babestu dute. Horren arabera, iniziatibari atxikimendua eta babesa erakutsi dio udalak, eta Melillan, Calaisen, eta Europako mugetan zein Espainiako Estatuko lurraldeetan dauden CIES (Atzerritarrentzako internamendu zentroak) zentroetan ematen diren giza eskubideen urraketak salatzea, eta horien berri herritarren artean zabaltzeko konpromisoa ere hartu du. Iniziatibaren barruan antolatutako jardunaldietan modu aktiboan parte hartzea ere adostu du plenoak. Iniziatibaren bidez herria sentsibilizatu nahi duela dio Mikelazulok: “Globalizazioaren garaiko migrazioaren fenomeno berriaren aurrean elkartasunjarrera sustatu nahi dugu, gertatzen denaren ulermena landu eta instituzioek daramaten politiken aurrean irizpide propioa eta kritikoa landu nahi ditugu”. Kanpaina joan den apirilaren 18an hasi zuten. Elkarretaratzea egin zuten orduan Lanpedusaren mosaikoaren aurrean eta berrogeita hamar elkartetik gora deitu zuten. bestelako ekimenak ere antolatu dituzte orain arte, eta egingo duten hurrengo urratsa, Lanpedusara joatea izango da. abuztuaren 23an joango dira bertara eta horretarako, harremanetan daude bertako askavusa talde solidarioarekin. Lanpedusara doaz “Motxilak kargatuta ekarri nahi ditugu bertatik, ikusitakoa, hitz egindakoa, grabatutakoa, elkarrizketak, informazioa zuzenean jaso eta hori guztia bideo, liburu, emanaldi artistiko edo hitzaldi bihurtu nahi dugu. Ikerketa lana egitera goaz bertara, harresia sentitu, migrazioa ikusi, beldurrak dastatu, sitoriak entzun… eta gure elkartasuna eta salaketa agerian jartzera”. Lan handiena bidaiaren bueltan helduko den zalantzarik ez dute Mikelazulokoek. bertan ikusi eta ikasitakoa Errenteria-Oreretako jendeari erakutsi nahi diote arte disziplina ezberdinekin eta hitzaldiekin. Melillan, Calaisen, Lanpedusan, Grecia-Macedoniako mugetan ari diren elkarte solidarioekin batzar moduko bat osatu nahi dutela ere jakinarazi dute, “sentsibilizazioari dimentsio orokorragoa emateko”. Topaketa hori azaroan egitea asmoa azaldu dute Mikelazulokoek.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.