
Donibaneko elkarteetako ordezkariak, marmitakoa prestatzen.
Santa Ana ermitan meza ospatuz hasi da jaia gaur Donibanen. Sanjuandarrek txistularien doinuaz lagunduta, hamaiketako egin dute ermitan mezatik irtetean.
Bien bitartean lapiko arteko lehia hasi zen Santiago plazan. Lau elkarteetako ordezkariak ari dira, marmitako goxoena zeinek prestatuko.
Eta hegaluzearen usaina plazan barreiatzen zen bitartean, itxuraldaketa lanetan murgilduta dabiltza beste hainbat. Habaneren gaua da Santa Ana egunekoa Donibanen, eta okasiorako dotore apaintzen dute ingurua urtero.