Abordaia antolatu du jai batzordeak gaur arratsalderako; gauean, Habanerak kantatu eta dantzatuko dituzte.
Indartsu hasi dira festak Donibanen. Santiago Eguna goizean goizetik ospatu zuten sanjuandarrek, eta ohi bezala, plazan, gaupasa zaleak eta altxa berriak, denak elkartu ziren, guztiak sokamuturraren bueltan. Handik aurrera luze jo zuen festak.
Gaur, patxada handiagoz ziurrenik, baina bada non galdu Donibanen. Fededunek ermitan hasiko dute eguna, Santa Anaren aldeko mezan, eta hamaiketakoa egin ondoren, askok plaza aldera joko dute, lapiko arteko lehiara. Marmitako goxoena zeinek prestatu. Horixe erronka gaur goizean.
Arratsaldea, berriz, bereziki gazteena izango da gaur. Gazte olinpiadak lehenbizi, eta ondoren abordaia. Ur festa nagusi gaur badiaren bueltan.
Gauean, berriz, atzera bidaia. Ohitura zaharrak berreskuratze aldera hamabigarrenez kantatu eta dantzatuko dituzte aurten Habanerak, garai batean arbasoek Santa Ana egunez egin antzera, Santiago plazan, arrantzaleei harrera eginez, itsasotik bueltan, etxeratzean.
Egitaraua