Ugaldetxoko bizilagunek hala eskatuta, Zilarkale eta Mendibil baserriaren arteko tartea eraberritzen ari dira.
Rafael Pikabea etorbideko zati bat konponduko dute.
Mendibilgo espaloiko konponketa lanak hasi dira. Zehazki, Rafael Pikabea etorbideko zati bat da, Zilarkalerekin izkin egiten duen zatitik Mendibil baserrira arteko. Oinezkoek Mendibil etxadi barrutik joan beharko dute lanek irauten duten artean.
Ugaldetxoko auzotarrek eskatu dute musika lokalaren pareko espaloia konpontzea. Udalak espaloi tarte guztia berritzea erabaki duela jakinarazi du. Horrez gain, auzo bereko Katalintxo bideko espaloia laster konponduko duela iragarri dute.
Bestalde, ez da egunotako egokitze lan bakarra izango. Izan ere, Arditurriko bidegorriko seinale horizontal zein bertikalak ordenatzen ari dira, Arraguatik hasi eta antzinako meategietaraino.