[Argazki galeria] Donibane lepo San Pantaleon egunean

Gaur atseden eguna dute festek, asteburura begira berrindartzeko.

SanPantaleon

Bonantzan, sardinak banatzeko prest

Txiki geratu zen atzo Pasai Donibane. Arratsean bisitari ugari hatu zituen herriak. Urtero legez, herriko kuadrillek, sardinak ikatzetan erre, eta herriko festetara bildutakoen artean banatu zituzten. Bi ordu eskasetan erabat bukatuta ziren existentziak. Giroak, aitzitik, luze jarraitu zuen. Festa egun handia da San Pantaleon Donibanen, eta atzo, inork gutxik egin zion uko  jaiaz gozatzeari. Gaur, berriz, atseden eguna dute Donibanen. San Inazio Eguna bitartean,  ekitaldi asko daude programatuta herriko jaien barruan, eta asteburura begira indarrak berreskuratzea komeni. Egitaraua
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.