Haurtzaro Ikastolako ordezkariek botatako txupinak eman die hasiera jaiei, udaleko ordezkariek eta dantzariek soka dantzan aritu ondoren.
Suziriaren ondoren, Erraldoien Konpartsa atera da, Lartaungo txistulariekin.
Egun seinalatua iritsi da. Gaur bota dute Haurtzaro Ikastolako ordezkariek xanistebanak iragartzen duten suziria. Oiartzungo zeru gainean eztanda egitearekin batera, elizako ezkilen soinuak esan du festa giroa hasi dela.
Udaletxeko balkoiak bolbora usaina hartu baino lehenago, Udalbatzako kideek soka-dantzan aritu dira plazan, dantzariek lagunduta. Protagonismoa plazatik balkoira pasatu ondoren, erraldoi eta buruhandiak irten dira kalejiran, kaskoko kaleetan zehar. Gaua luzea izango da, baina, badaezpada, biharko egitaraua
hemen ikus daiteke. Hau hasi besterik ez da egin.