San Juanek txartela lortu du, hirugarren postu sendo bat lortuta; San Pedro kanpoan geratu da aurten, bederatzigarren sailkatuta Tiran eta Astilleroren atzetik.
San Pedro kanpoan geratu da; San Juanek, berriz, primerako estropada egin du.
Hamar segundo atera dizkio Urdaibairi Hondarribiak Kontxarako sailkatze estropadan. Nagusitasunez irabazi dio, beraz, ligako bere kontrario nagusienari.
Oriok oso estropada ona egin du eta Urdaibairen aurretik helmugaratu da, bigarren tokian. San Juan laugarren izan da, brankan zein poparian oso lan txukuna eginez, erregulartasun handiarekin. Txartela eskuan, datozen bi igandera begira ari dira jada arrosak, pozik egindako lanarekin. Ohorezko Txandan sartzea da orain helburu nagusia mutilentzat. Lortuko balute 2010. urtetik erdietsi ez duten tokia eskuratuko lukete
Errekakoek. Harro, #Harroxak.
San Pedro, estropada txukuna eginda ere, kanpoan geratu da aurten. Bederatzigarren izan dira
Libiako arraunlariak sailkatze estropadan.
Oiartzun eta Hibaika 21 eta 22. izan dira hurrenez hurren, 10 segundoko aldearekin.
Sailkatuen denborak:
- Hondarribia: 19:54
- Orio: 20:04
- Urdaibai: 20:05.
- San Juan: 20:09
- Zierbana: 20:14
- Kaiku: 20:18
- Tiran: 20:19
Sailkapena
Datorren iganderako txandak
Emakumeak
Lehengo Txanda
Cabo
Arraun Lagunak
Zarautz-Getaria
Hibaika
Bigarren txanda
San Juan
HernaniDeustu
Orio
Gizonak
Lehengo txanda
San Juan
Kaiku
HondarribiaOrio
Bigarren txanda
UrdaibaiTiran
Zierbana
Donostiarra