Independentziaren aldarria eramango dute Vueltara
Sortuk 'Hau ez Espainia, ezta Frantzia ere #independentzia' lelopean zita jarri du Aritxulegin.
Espainiako Vuelta Euskal Herrira iritsiko da gaur, eta horren aurrean, Sortuk independentziaren aldarria eramango du txirrindularitza lasterketara, Hau ez da Espainia, ezta Frantzia ere lelopean. 14:30ean jarri dute zita, Arritxulon. Oiartzuna 15:07 eta 15:27 artean iritsiko da. Ergoiendik barrena Aritxulegira joango dira txirrindulariak.
Bilbon hasiko da hamahirugarren etapa eta Urdazubin bukatuko da.