Dantzak protagonismo berezia izango du hil honetan Pasaian

Haatik dantza konpainiaren 'Itsaslapurrak' lanak zabalduko du Pasaia Dantzan

Itsaslapurrak, Haatik

Hilaren 18an estreinatuko dute Pasaian Haatik konpainiaren ‘Itsaslapurrak’ lana

Dantzari trebatuen artelanez gozatzeko aukera izango da hilabete honetan Pasaian. Hilaren 18an  12:30ean, Trintxerpeko gudarien plazan Itsaslapurrak ikuskizuna aurkeztuko du Haatik dantza taldeak. Hilaren 25ean, berriz, Dantza Hirian ekitaldiaren 11. urteurrenaren barruan, Donibaneko Santiago plazan, 12:00etan Amaia Elizaranek Raw izeneko dantza saioa egingo du; ondoren, 12:30ean, San Pedroko ontziralekuan Haatik konpainiako zuzendari Aiert Beobideren 70+1 izeneko dantza ikuskizuna aurkeztuko dute. Bi emanaldietara iritsi ahal izateko txalupa erabiltzeko aukera eskainiko dute, doan.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.