Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Harresiak printzatzen hasi dira

Errenteria-Orereta
Gizartea

Migranteen errealitatea bertatik bertara ezagutu dute Harresirik Gabeko Lurraldeak iniziatibako hamalau kidek Lampedusan. Handik itzulita, ikusezina den errealitatea azalarazteko prest dira.

2016/09/02
Ikerne Zarate Ikerne Zarate
Lampedusako CIE zentroan migranteak bazkaria jasotzeko ilara egiten.

Lampedusako CIE zentroan migranteak bazkaria jasotzeko ilara egiten.

Errealitatea bertatik bertara ezagutu eta elkartasun sareak josten aritu dira astebetez Harresirik Gabeko Lurraldeak iniziatibako hamalau kide Lampedusa uhartean. Errenteria-Oreretako Mikelazulo elkartearen berotasunetik eta hainbat lagunen kezkatik sortutako iniziatiba da. Herenegun itzuli ziren Italiako Sizilia eskualdeko Pelagiar Irlen artxipelagoko irlarik handienetik. Motxilak beteta heldu dira, esperientziaz, irudiz,eta ezagutzaz, eta orain hori guztia Errenteria-Oreretan zabaltzeko asmoa dute. Beñat Irasuegi Lampedusaraino joan den taldeko kideetako bat da. Oraindik Lampedusan zirela hitz egin zuen OARSO BIDASOKO HITZAk [astelehenean], eta esaldi bakarrean definitu zuen migratzaileen gaineko albiste lazgarriek azken urteetan ezagun egin duten uhartea, «interes ekonomiko eta militarrek migranteekin topo egiten duten irla da Lampedusa». Ez ziren itsu-itsuan joan, aurretik gaia landua zuten, baita harremana egina ere uhartean lanean diharduen Askavusa elkarte kultural eta politikoarekin. Azken horietako kideek gidatu dituzte Harresirik Gabeko Lurraldeak (HGL) iniziatibakoak. Uhartean bertan, migratzaileen gaia modu kritikoan lantzen duen elkarte bakarra Askavusa dela nabarmendu du Irasuegik. «Deseroso sentitu ginen lehen egunetan, kosta egin zitzaigulako migrazioarekin zegoena zer zen topatzea. Askavusa elkarteko kideekin eta beste eragile batzurekin hitz eginda, ordea, informazio ugari lortu dugu». Kontraesanez betetako irla
Turismoa Lampedusan.

Turismoa Lampedusan.

Ederra da Lampedusa, turistez betetako irla. 6.000 biztanle dituen uharteak, eta udan populazioa laukoztu egiten dela esan du Irasuegik, «azken urteetan egin da oso ezaguna, Mediterraneoa gurutzatzeko hildako gehien dituen pasabidea delako. Aurten 3.000 lagunetik gora hil dira Tunisia eta Libiatik abiatu eta Lampedusara bidean». Kontraesanez betetako irla dela argi du HGLek, «turistez betetako irlan, migrazioaren gaineko dispositibo izugarria dutelako, baina ikusezina. Badirudi akordio bat dutela. Izan ere, turistek badakite uhartean zer gertatzen den, baina ez dute nahi arazoa esplizituegi egin, oporretara datoz ongi pasatzera». Hori izango da zehazki Errenteria-Oreretatik Lampedusaraino joan den taldearen lana «ikusezina edo ezkutukoa dena, ikusaraztea».
«Interes ekonomiko eta militarrek migranteekin topo egiten dute» «Harrera sistema krudela antolatu du Europak migranteentzat» «Aurten, 3.000 lagunetik gora hil dira Lampedusara bidean» Beñat Irasuegi, HGL iniziatibako kidea
Atentzioa eman die HGLko kideei ere uhartearen militarizazioak, «NATOk, Frontex-ek (mugen kontrolerako agentzia) eta Italiako armadak gerrarako atonduriko leku estrategikoa bihurtu dutela. Lampedusan izan zen emergentzia egoeragatik, migratzaile asko hil dira hara bidean, Libiako kostaldera eraman zuen muga Frontexek». Gerra interesak tarteko, Europari Libiako muga kontrolatzea komeni zaiola zalantzarik ez du Irasuegik. Erabaki horren ondorioz, lehenago Lampedusaraino heltzen ziren migratzaileen ontziak irten eta 20 milietara dute muga orain, «bertan erreskatatzen dituzte, edo itsasoan gelditzen dira, Lampedusatik urrun».
Askavusako kideak azalpenak ematen.

Askavusako kideak azalpenak ematen.

Aurretik latzak ziren bidaietako baldintzak gehiago kaskartu ditu muga tokiz aldatzeko erabakiak, «ruta horiek antolatzen dituzten pertsonen trafikatzaileek badakite migratzaileak 20 milietara erreskatatuko dituztela kasurik onenetan, eta baltsa oso prekarioetan eta gasolina gutxirekin bidaltzen dituzte. Horrek bidaiaren arriskua handitu egiten du, eta migratzaileek beraiek ere, badakite ez direla Lampedusara iritsiko». Estrategia horren errudun trafikatzaileak dira, baina baita Europa ere , Irasuegiren ustez, «Europak erabaki baitzuen trafikorako erabiltzen ziren arrantza ontziak konfiskatu edo zuzenean deuseztea. Jende ziugari piloa hiltzen ari da». Uhartea, militarizatua CIE, Atzerritarrak BarneratzekoZentro bat bada Lampedusan. Uhartearen kanpoaldean dago, turismotik urrun, irlaren ertzetan kokatutako militarren base ugariak bezala. «Militarizatua dago irla —esan du Irasuegik— gerra elektronikorako eta abiaziorako postuak, radarrak… Libian egiten ari diren bonbardaketak Italiatik kontrolatzen dituzte. Migratzaileen krisiaren aitzakiarekin Lampedusatik hegoalderako itsasertza erabat militarizatua dago».
Lampedusako CIE Zentroa.

Lampedusako CIE Zentroa.

HGL taldeko kideek CIE zentrora sartzeko asmoa zuten egoera hurbiletik ezagutzeko. Aukerarik ez dute izan horretarako, baina bai kanpotik hura ikusteko. «Prekarioa da, toki gutxi dute bertan eta baldintza txarretan daude». Lampedusara heldu zirenean migrante gutxi zegoen bertan. Halere, uhartean zirela, 250 migratzaile heldu ziren, «Askavusak portu inguruan duen lokalean ginen bilduta, egunean zehar jasotako inpresioak partekatzen eta hurrengo eguneko egitekoak antolatzen, eta orduan ikusi genuen itsasontzia heltzen». Migratzaileen prozesaketa Hamalau lagunetik lauk lortu zuten portura hurbildu eta instalazio militarrean sartzea, «laurak hunkituta zeuden, nahikoa une kontraesankorra izan zen», azaldu du Irasuegik. Gauez eraman zituzten, 00:00ak aldera, «ordutegi hori aukeratzea ere ez da kasuala, dagoen arazoa ezkutatzeko beste saiakera baizik». Lehorreratu bezain pronto migratzaileekin prozesaketa egin zutela esan du HGL iniziatibako kideak, klasifikazio bat. Horren arabera bereizi egiten dituzte  asilo eskaera egingo duten migratzaile ekonomikoak eta beste egoera berezietan heltzen direnak, «horren arabera eskubide batzuk dituzte, edo kanporatu egiten dituzte». Une gogorra izan zen hamalauentzat: «Migratzaileentzat une oso garrantzitsua da, Europara heldu dira, nahi zutena lortu dute momentu horretantxe, une ona da. Aurkitzen duten giroa eta sistema, baina, oso hotza da, portuan maskarilak eta guanteak jantzita jasotzen dituzte migratzaileak, kutsatuta bailiran. Itxaropentsu heltzen dira, baina Lampedusa eta Siziliatik lur jota ateratzen dira, berehala konturatzen direlako Europan nahikoa sistema perbertsoan sartu direla». Egoera hori guztia politika migratorioen ondorio dela inolako zalantzarik ez du errenteriarrak, «horren gaineko azterketa ere egin dugu Lampedusan», eta gogor salatu du hori Irasuegik, «harrera sistema krudela antolatu du Europak. Migranteak sistema horretan sartzen dira, baina gehienek ateratzea erabakitzen dute, gogorra delako. Horrek arriskua dauka, asko eta asko mafien eskuetan erortzen direlako». Informazioa zabaltzera
Askavusako eta HGL iniziatibako kideak.

Askavusako eta HGL iniziatibako kideak.

Harresirik Gabeko Lurraldeak  proiektua joan den apirilaren 18an hasi zuten, Lampedusara bidean 700 migratzaile Mediterraneoan ito ziren gertaera lazgarriaren urteurrenean. Iniziatiba ez da, ordea, Lampedusara egindako bidaiarekin amaitu, geltokia baino ez du izan uhartea. Hemendik aurrera, ikusi, entzun eta ikasi dutena Errenteria-Oreretan barrena zabaltzea dute helburu HGL iniziatiban ari direnek. Hurrengo astetik aurrera, harresirikgabe.eus webgunean informazioa eta irudiak sartzen hasiko dira. Dokumentala ere egin nahi dute jasotako bideo eta irudiekin osatuta, Mikelazulon hitzaldi batekin batera publiko egiteko. Eta anbizio handiagoko asmoa ere badu iniziatibak: jardunaldiak antolatu nahi ditu Europak mugak sortu dituen herrietan lanean ari diren elkarteekin. «Askavusa elkarteko kideekin batera, Melilla, Grezia, eta Calaisen lanean ari diren elkarteko kideak ekarri nahi ditugu». Leku guztietan, arazoa politika berberek sortua dela erakustea dute helburu, baita tokian tokiko elkartasun esperientzien berri izan eta elkartasun sareak jostea ere.

Lampedusa ikur bilakatu du Harresirik Gabeko Lurraldeak-ek

Lampedusara bidean 700 migrante hil ziren iazko apirilean. Urte hartan bertan, azaroan, Lampedusa mosaikoa egin zuen Mikelazulo Kultur Elkarteak Agirre Lehendakariaren plazan, Herrien Astearen barruan. «Itsas eder bat. Uhinak. Txalupak dantzan. Txalupariak urduri. Gorputzak eta ametsak. Familia-harremanak, lagun-harremanak, bizitza kolokan»; hori guztia biltzen du mosaikoak. Laguntasunaren eta aniztasunaren mosaikoa da; harresien, txantxarren eta kontzertinen aurkako ikur, elkartasunaren aldeko aldarri. Suminduraren Eguna bertan egin zuten joan den apirilean, Lampedusako gertaera lazgarriaren urteurrenean. Topagunearen asmoa aniztasunaren, herrien arteko ezagutzaren eta berdintasunaren gunea izatea da. Baita elkartasunarena ere. Mediterraneoan gertatzen ari denarekin kezkatuta, errealitatea ezagutzeko asmoz, eta Errenterian kokatutako Lampedusaren mosaikotik harago joateko gogoz, Mikelazulon bertan sortu zuten joan den apirilean Harresirik Gabeko Lurraldeak iniziatiba, eta Lampedusa bilakatu du ikur.

30.000

Hildako migratzaileak Lampedusa uhartea azken urteetan oso ezaguna egin da. Mediterraneoa gurutzatzeko pasabideen artetik hildako gehien dituena delako. 2000. urtetik Tunisia eta Libiatik abiatu diren migratzaileen artetik 30.000 hil dira Mediterraneoaren uretan Lampedusara eta Europara bidean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako.Herrigintza egin nahi dudalako.Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrok behar dugulako.

Iruzkinen atala

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Agenda

«
maiatza 2022
  • maiatza 2022
  • apirila 2022
  • martxoa 2022
  • otsaila 2022
  • urtarrila 2022
  • abendua 2021
  • azaroa 2021
  • urria 2021
  • iraila 2021
  • abuztua 2021
  • uztaila 2021
  • ekaina 2021
  • maiatza 2021
  • apirila 2021
  • martxoa 2021
  • otsaila 2021
  • urtarrila 2021
  • azaroa 2020
  • urria 2020
  • martxoa 2020
  • otsaila 2020
  • urtarrila 2020
  • abendua 2019
  • azaroa 2019
  • urria 2019
  • iraila 2019
  • uztaila 2019
  • ekaina 2019
  • maiatza 2019
  • apirila 2019
  • martxoa 2019
  • otsaila 2019
  • urtarrila 2019
  • abendua 2018
  • azaroa 2018
  • urria 2018
  • iraila 2018
  • abuztua 2018
  • uztaila 2018
  • ekaina 2018
  • maiatza 2018
  • apirila 2018
  • martxoa 2018
  • otsaila 2018
  • urtarrila 2018
  • abendua 2017
  • azaroa 2017
  • urria 2017
  • iraila 2017
  • uztaila 2017
  • ekaina 2017
  • maiatza 2017
  • apirila 2017
  • martxoa 2017
  • otsaila 2017
  • urtarrila 2017
  • abendua 2016
  • azaroa 2016
  • urria 2016
  • iraila 2016
  • abuztua 2016
  • uztaila 2016
  • ekaina 2016
  • maiatza 2016
  • apirila 2016
  • martxoa 2016
  • otsaila 2016
  • urtarrila 2016
  • abendua 2015
  • azaroa 2015
  • urria 2015
  • iraila 2015
  • abuztua 2015
  • uztaila 2015
▼
»
al.ar.az.og.ol.lr.ig.
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28      
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930     
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
       
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
242526272829 
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930     
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728   
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728    
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728     
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
29      
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Gureak enpresako langile bat hil da, bihotzekoak jota

2022/05/20
Errenteria-Orereta
2

[Bideoa] Sutea Migel Zabaleta kaleko etxebizitza batean

2022/05/21
Errenteria-Orereta
3

Pasaiako etxez etxeko zerbitzuko langileak greba mugagabean hasiko dira

2022/05/19
Pasaia
4

[Bideoa eta galeria] Gipuzkoa Dantzan, Illunberen 50. urteurrenean

2022/05/21
Pasaia
5

[Galeria] Meipiko Jai Batzordea: "Gure aurreikuspenak nabarmen gainditu dira"

2022/05/20
Pasaia
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna izateagatik, orain HITZAkide egiten bazara katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.