Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Kontrarioengandik urrun lehiatuko dira bihar Kontxako faboritoak

Nesken estropadan Hibaika lehen txandan ariko da eta bigarrenean San Juan; mutilen estropadan, berriz, Hondarribia lehen txandan irtengo da, San Juan bezala, eta bigarrenean, aldiz, Urdaibai

oarsoaldea
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2016/09/03
kontxa

Kolorez beteko bihar Donostiako kaia.

Kontxako Banderak lehen jardunaldia du bihar, eta lehiarako txartela lortu duten traineruen artean tentsioa eta kontzentrazioa da nagusi.

Mutiletan bi faborito nagusi daude, Hondarribia eta Urdaibai, baina denak emateko prest izango dituzte ondoan, Kaiku, Orio, eta nola ez San Juan. Ohorezko txandan lehiatu nahi dute datorren astean arrosek, eta helburu horrekin uretaratuko dira bihar. Hondarribiak, berriz, ahalik eta errenta gehien lortu nahiko du datorren asteari begira.

Nesketan, berriz, San Juan eta Hibaika dituzte aukera gehien, eta Oriokoak ariko dira gertutik, kontrarioek akatsaren bat egitekotan, erne, banderaren lehiari ihes egiten ez uzteko.

Faboritoak aldenduta lehiatuko dira Aukeran talde denek nahiago izaten dute lehen txandan aritzea, eta ahal dela kontrario nagusiak ondoan.  Zorteak, baina, kontrako norabidean jo du aurtengoan. Zozketak erabaki du bi taldeetako faboritoek txanda ezberdinetan lehiatu behar izatea bihar, bai nesken estropadan, baita mutilenean ere.

Nesken estropada 11:30ean hasiko da. Hibaika lehen txandan irtengo da, Cabo, Arraun Lagunak eta Zarautz-Getariarekin batera. San Juan, berriz, bigarrengoan, Hernani, Deustu eta Oriorekin batera.

Ordu erdi beranduago hasiko da mutilen estropada, 12:00etan. Lehen txandan, San Juan eta Hondarribia ariko dira, Orio eta Kaikurekin, eta bigarren txandan aldiz, Urdaibai, Tiran, Zierbana eta Donostiarra ariko dira.

Haize aldaketarik ez Txanda batetik bestera baldintza meteorologikoak aldatzea izaten da maiz estropadetan erabakigarria. Biharko iragarpenengatik, baina, ez du ematen halakorik gerta daitekeenik. Metro eta erdiko olatuak iragarri dituzte, ipar-mendebaldetik joko dutenak. Haizeak, berriz,  11:00etatik 13:00etara 4-5eko indarra izango duela iragarri dute, eta iparretik sartuko da. Ez du ematen, beraz, txanda batetik bestera haize aldaketarik izango denik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Patxi Huarte ‘Zaldieroa’ omenduko dute Hernanikomik azokan

Euskal Herria, 2026ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeak, Gipuzkoa

Franco eta galiziarrak errepublikaren plazan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiak La Cumbre udalaren eskuetara aldatzeko eskaera egin dio berriro Espainiako Estatuari

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan «jarrera argia» hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Berriak, Gipuzkoa, Nafarroa

Aiara Garaialde eta Adrian Losarcos izan dira Euskal Herriko txapeldun mendi duatloian

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, Kultura, Gipuzkoa

Andoni Egañak jantziko dio txapela Euskal Herriko bertsolari txapeldunari

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.