Batelerak izan dira azkarrenak Kontxako lehen jardunaldian

Lortutako errenta, hala ere, oso txikia da; Bandera lortzeko lehia San Juan, Hibaika eta Orioren artekoa izango da.

Hibaika, kontxa

Jarraitzaileen babesa izan zuten Hibaikako neskek portuko arrapalan

San Juanek irabazi du Kontxako lehengo jardunaldia. Bi segundoko errenta lortu dute sanjuandarrek datorren igandera begira, abantaila txiki baina preziatua, zalantzarik ez. Txanda diferentetan egin zuten arraun Hibaikak eta San Juanek, eta horrek estropadari ikusgarritasuna ere kendu zion nolabait. Hibaikako neskek, kontrario  nagusiaren aurrez aurreko presiorik gabe ere, primerako estropada egin zuten. Lehen luzean arrosak baina azkarrago aritu ziren, -ziabogan 5 minutuko errenta zuen Hibaikak San Juanekiko– baina batelerek bigarren itzuli ikusgarrian murriztu zuten distantzia, bi segundoko aldea lortu arte. Ezustea, Orioren  eskutik etorri zen. Primerako estropada egin zuten oriotarrak, denboraldiko onena, eta banderaren lehian sartu dira bete betean. Igandera begira, beraz, dena dago erabakitzeko. Batelerek hirugarren bandera etxeratu nahiko dute, eta Hibaikakoek, gertu, oso-gertu sumatzen duten bandera preziatua behingoz herrira eraman. Oriotarrak, edonola ere, irrikaz egongo dira, eta kontrarioek baino presio gutxiagorekin, lehen jardunaldian egindako lan ona biribiltzeko asmoz uretaratuko direla zalantzarik ez da. Sailkapena:
  1. San Juan Iberdrola 10:39,88
  2. Hibaika Jamones Ancin: 10:42,16
  3. Orio Babyauto 10:43,62.
  4. Zarautz Getaria: 11:05,44.
  5. Cabo: 11:11,62.
  6. Deustu Bilbao Bizkaia: 11:17,64.
  7. Hernani Iparragirre sagardotegia 11:21,80.
  8. Arraun Lagunak Donostiako Berdintasuna 11:24,02.
   
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.