Posta bidezko botoa bideratzeko zerbitzua, EH Bilduren eskutik

Posta bidezko botoaren argibideak emateko, arratsaldez eskainiko du zerbitzua EH Bilduk 18:00etatik 20:00etara.

Bihartik hasita eta egunero Euskal autonomi Erkidegoko Hauteskunde Autonomikoetan posta bidezko botoa bideratzeko zerbitzua eskainiko du EH Bilduk Bilgunean (Alkartetxea zena). Interesdunei argibideak emango dizkiete 18:00etatik 20:00etara. Bestalde, pegada herrikoia egingo du koalizio subiranistak ostegunean (hilak 8). Zita 18:45ean egin dute bilgunean bertan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.