Arabara iritsiko dira gaur Albaolara bidean datozen gurdiak

Miranda Ebrotik (Burgos) abiatu dira gaur, eta Argantzun dute helmuga.

gurdibidean, albaola

Burgosetik irten eta Araban barneratuko dira gaur Albaola datozen hiru gurdiak.

  Pixkanaka aurrera doaz Gurdi Bidean Albaolara bidean datozen hiru gurdiak. Zazpigarren etapa dute gaur, Burgosen azkena, eta Euskal Herrian lehena. Arabatik barrena ibiliko dira datozen egunotan Albaolaren abentura ibiltarira batu direnak.

Gaurko 07:00etan irten dira Miranda Ebrotik (Burgos) Araban, Rivabellosa, Armiñon eta Estavillo zeharkatzeko. Helmuga, gaur, Argantzunen dute. 18,6 kilometro osatuko dituzte, eta bihar, berriz, Gasteiz izango dute jomuga.

Hilaren 17an iritsiko dira Pasaiara, Donostia zeharkatuta. Aurretik, baina Araba eta Nafarroan ibiliko dira.

Hiru gurdietan, idi eta behi menditarrak tiratuta, San Juan galeoiaren eraikuntza lanetarako erabiliko dute bikea eta galipota ekartzen dute.

Etapak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.