Lezoko Kuadrillategin izena eman daiteke

Kuadrillategin era guztietako jarduerak egiten dituzte DBHko gazteek.

kuadrrillategi.lezo

Era guztietako jarduerak egiten dituzte gazteek Kuadrillategin.

Hilaren 23ra arte dute aukera Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) lezoarrek Kuadrillategin izena emateko. Ikastetxeetan jasoko dute apuntatzeko eskuorria gazteek. Gainera, egitasmoaren berri emateko bisitak egingo dituzte Kuadrillategiko arduradunek ikastetxeetara. Bestalde, Kuadrillategiko kideek esan dute hezitzaileak behar direla ikasturtea bitartean gazteekin aisia eredu euskaldunaz gozatzeko, eta bidelagun izateko. Interesdunek curriculuma bidali behar dute aurretik posta elektronikoz. Informazio gehiago telefono dei bat eginez lor daiteke ere, 943 36 08 25 hain zuzen ere. Urriaren 14an hasiko dituzte jarduerak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.