Lezoko saskibaloia Kurkubi SBK da orain

Kurkubi klubaren talde nagusia Gipuzkoako Hirugarren Mailan arituko da sasoi berrian. Nesken taldea ere sortu nahi dute.

Kurkubi

Kurkubiren armarria.

Saskibaloiko klub berria sortu dute Lezon, Kurkubi SBK. Allerru SBTren oinordekotza hartuko duen taldea da, eta jada hasi dira lanean. Oraingoz, Gipuzkoako Hirugarren Mailan aritzeko gizonen taldea badute, baina ahalegina egiten ari dira nesken Kadete edo Haur mailako taldea sortzeko. Horrekin dabiltza buru-belarri. Abuztuaren bukaeran hasi ziren entrenatzen gizonen seniorrak. Behetik hasiko dira, herrialdeko maila apalenetik, apurka kluba indartzen joateko eta urteak pasatu ahala berriz ere saskibaloiaren erreferente izateko. Izan ere, iaz Allerru SBTk gizonen bi senior talde bazituen ere, horietako bat desagertu, eta Gipuzkoako Hirugarren Mailan plaza duena mantentzea erabaki dute taldearen arduradunek. Allerru Kirol Elkarteak, bestalde, futboleko jardueran jarri nahi ditu indarrak. Horren eraginez, kirol elkarte historikoarekin loturarik ez duten taldeak sortzen ari dira herrian, Munttarpe (eskubaloia), Jaixki AFT (areto futbola) edo Kurkubi bera esaterako. Kantxetako oilar lezoarrak martxan daude.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.