Oarsoaldeko udalak: "Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen"

Oarsoaldeko udalak beste behin indarkeria matxista eta sexu erasoak salatzera atera dira. Biharko elkarretaratzearekin bat egiteko eskatu dute.

Erasoa salatzeko manifestazioan ehunka lagun bildu ziren.

Madalenetan izan ziren erasoak salatzeko manifestazioa.

Oarsoaldeko lau udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak ohar bateratua atera dute atzo goizaldean Lezon izan zen sexu erasoa salatzeko, “horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen”. Konpromisoa agertu dute beste behin, herritarrekin eta elkarteekin batera, lan egiteko emakumeek indarkeria matxista gabe bizi daitezen. Horren harira, bihar (asteazkena, hilak 7) Errenteria-Oreretan egingo den mobilizazioan parte hartzeko eskatu diete herritarrei. 19:30ean da elkarretaratzea, Niessenen atarian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.