Zabalik da kultur jardueretarako diru laguntzak eskatzeko epea

Hilaren 20ra arte aurkez daitezke eskaerak.

Maskara ikastaroa Udalak jakinarazi duenez hilaren 20ra bitartean zabalik egongo da kultur jardueren finantzaziorako diru laguntzak eskatzeko epea. Udalak ohartarazi duenez, aurten hainbat berritasun daude prozeduran. “Orain arte eskaera aurkezten zen lehenengo eta ondoren memoria, eta diru laguntza ere bi zatitan ordaintzen zen”, adierazi dute. Aurrerantzean, baina , eskaera bakarrean aurkeztu behar dira biak.
Udalak prozedurarekin zorrotz jokatuko duela ohartarazi du eta ondoko gomendioak helarazi dizkie elkarte interesdunei:
  • Jatorrizko fakturak edo konpultsatutakoak bakarrik onartuko dituzte, betiere dagokien PFEZ edo BEZa dutenak. Titularra PFEZ edo BEZ ordaintzetik salbuetsita badago, salbuespen hori zer artikulutan oinarritzen den zehaztu beharko da.
  • Erosketa-txartelak onartuko dira, baldin eta IFK badute.
  • Hartze-agiriek ez dute balio.
Eskaera bideratzeko orduan garrantzitsua da inprimakiaren atal guztiak behar bezala betetzea. Horrez gain, egindako gastuen egiaztagiriak erantsi beharko dira eskaerari. Eskaera posta elektroniko bidez aurkez daiteke edo Kultura eta Hezkuntza Sailean (Euskadi etorbidea, 61 zenbakian. Argibideetarako 943 004 330 telefono zenbakira dei daiteke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.