Oiartzundik, Pasaiako hiru barrutitik eta Errenteria-Oreretatik Arditurriko meategietara abiatuko diren martxak egingo dituzte hilaren 18an.
Arditurrira iritsita, jolasak egongo dira bertan.
Hilaren 18an, igandea, Bide Berdeen Eguna ospatuko dute bosgarren aldiz. Horretarako, bizikleta martxak egingo dituzte. Goiztiarrena San Pedrotik aterako izango da. 09:00etan irtengo dira pilotalekutik. Ordu laurden beranduago, Trintxerpeko azokan egin dute zita, eta
Pasaiako triptikoa bukatzeko, Antxoko Ibaiondo pilotalekuan geratuko dira, 09:45ean.
Errenteria-Oreretako Gamon Zumarditik 09:30ean irtengo dira, eta azkenik, Oiartzunen, 10:00etan geratu dira. Martxa guztiak Arditurriko meategietan bukatuko dira, bidegorria igaro ondoren. Bertan, eta goiz guztian zehar, jolasak (bizikletarekin eta herri kirolak),
segway zirkuituak (meategiak bisitatzen dituztenentzako dohainik izango dira) eta bizikleten gordailua egongo da.
Horrez gain, beste behin, meategiak prezio murriztuan bisitatzeko aukera egongo da 11:00etatik 14:00etara. Oinarrizko bisita hiru eurotan izango da, eta sakonekoak, berriz, lau.