25 egun bete ditu gaur gose greban Fernando Lizeaga antxotarrak

Manifestazioa deitu du iganderako Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren kontrako mugimenduak.

Fernano Lizeaga, Joxean kortadi

25 egun bete ditu gaur gose greban preso ohi antxotarrak.

Larri gaixo dauden presoen askatasuna aldarri gose greban da pasa den abuztuaren 15az geroztik Fernando Lizeaga ‘Tato’ preso ohi antxotarra. Etxarri Aranatzeko ikastola zaharrean da pasaitarra. Lehengo asteburura arte Joxean Kortadirekin batera egin du gose greba Tatok, baina azken honek amaitutzat eman zuen bere greba asteburuan, Etxarrin egin zen manifestazioaren ondoren. Iganderako mobilizazio berri bat deitu du Aministiaren aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduak Amnistia, Gurea da garaipena izenburupean, Donostian. Kontxako estropada bukatuta irtengo da manifestazioa, 14:00etan, Bulebarretik.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.