Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Esklerosi anizkoitzaren kontra, musikaz blai

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak musikariek lagunduta ariko dira Niessenen, hilaren 18an, Ademgi elkarteak 'Musika ari du' ekitaldian.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2016/09/08
musika ari du

Ion Collar, Jon Barriola eta Porrotx, gaurko aurkezpenean.

Bizipozaren aldarria egingo dute hilaren 18an Niessen Kulturgunean. Izan ere, Ademgi Gipuzkoako esklerosi anizkoitzaren aldeko jaialdia egingo dute. Oholtzaren gainean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak egongo dira, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko hari laukoteak eta Xabier Zabala pianistak lagunduta, Musika ari du ekitaldia eskainiz. Porrotxek gaurko aurkezpenean azaldu duenez, ekitaldi “goxoa” izango da hurrengo igandekoa: “Guk ere kantu egingo dugu, amona Josefinak dioen bezala, bakoitzaren ahotsa onena delako”. Horrela, jaiotzear den haurrari eta jaioberriari abestuko diete, eta titia kantuz emango dute baita ere. Astoari, urtaroei, euri tantari eta beste hainbat gauzei buruz ere ariko dira. “Ademgi bezalako elkarteak babestu baino, haiek ematen digute bizipoza. Denok ditugu gabeziak eta elkarri lagundu behar diogu, bizipoza izateko eta herri alaia mundu koloretsu batean sortzeko”, gaineratu du. Berak ere hurbileko kasuak ezagutzen ditu, eta egun osoan beren burua zaindu behar dutela nabarmendu du. Kontzientziazioa eta finantzazioa Jon Barriola Ademgiko kideak Errenteriako Udalari eskerrak eman dizkio hilaren 18ko ekitaldia antolatzeko laguntzarengatik. “Inoiz ez dugu trabarik izan, eta lana asko errazten digute”, gaineratu du Barriolak. Esklerosi anizkoitzari buruzko azalpenak eman ditu Barriolak, segidan. “Nerbio sistema zentralari eragiten dio, eta mugitzeko zein sentsibilitate arazoak sor ditzake, baita minak ere. Edozein atali eragin diezaioke”, azaldu du. Horrela, gaixotasuna dutenek errehabilitazioa egin behar dute bizitza osoan zehar, eta kasu batzuetan bizimodu normalagoa eraman dezakete, eta besteetan arazo gehiago dituzte. “Osakidetzak errehabilitazio mugatua eskaintzen du, eta ondoren, guk laguntzen dugu”, zehaztu du. Prezioa merkeago jartzen dute, pazientea laguntze aldera. Elkartearen jarduera finantzatzeko, eta prezio baxuagoa izan dadin, horrelako ekitaldiak egiten dituztela esan du. Horrez gain, gaixotasunari buruz kontzientziatzea da beste helburua. Ion Collar Kultura zinegotziak, bere aldetik, Katxiporretaren eta Ademgiren lana txalotu du, eta udalarengan jarritako konfiantza eskertu du. Sarrerak sei euroan eros daitezke Xenpelar kulturdendan. Bi saio egingo dituzte: lehena 11:00etan hasiko da, eta bigarrena 12:30ean. Sarrera bakoitzarekin sorpresa bat emango dutela iragarri dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.