Nekazaritza ekologikoaren azoka antolatu dute larunbaterako

Errenteriako Udalak antolatu du azoka, Behemendi eta Biolur elkarteekin elkarlanean eta aldundiaren laguntzaz.

Basherri kontsumo taldearen informazio postua

Basherri kontsumo taldearen informazio postua

Euskal Herriko baserrietako elikagai ekologikoak ezagutzeko eta erosteko aukera izango da larunbatean (hilak 10) Errenteria-Oreretako zumardian. 10:00etan zabalduko dute azoka, eta 14:00ak bitartean izango da zabalik. Salgai jarriko dituzten elikagai guztiek bi ezaugarri komun izango dituzte: ekologikoak izango dira guztiak eta era artisau batean elaboratuak. Hogei ekoizlek hartuko dute parte aurtengo azokan, eta askotariko produktuak eskainiko dituzte: eztia, arropa, gazta, egia, olia, barazkiak…. Errenteriako Udalak bigarren urtez jarraian antolatu du azoka, Behemendi eta Biolur elkarteekin elkarlanean. Azokan, produktuez gain, informazio postuak  jarriko dituzte inguruko kontsumo taldeek. Azkenik, azokan bitartean, ferian salgai egongo diren produktuekin zukuak nola egin daitezkeen erakusteko tailerra eskainiko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.