Goizez, 07:00etatik 10:00etara egingo dute mozketa.
Sorgintxulo kaleari eragingo dio, besteak beste, ur mozketak.
Basanoaga kalean matxura dago eta hura konpontzeko mozketa egingo dute bihar 07:00etatik 10:00etara. Mozketak, Sorgintxulo kaleko 1 eta 20 zenbakien arteko atariei, Basanoaga kaleko 2 eta 8 zenbakien arteko atari bikoitiei, Versalles kaleko 2 eta 16 zenbakien arteko atari bikoitiei, Esnabide kaleko 2 eta 4 zenbakiei eta Cristobal de Gamon ikastetxe publikoari eragingo die.