Euskara praktikoa eta hurbiltasuna. Horiek ikasturte berrirako AEK prest duen menurako osagai nagusiak.
Oarsoaldeko AEK-ko kideak, kanpaina aurkezten.
Praktika eta hurbiltasuna. Horiek Oarsoaldeko AEK euskatelgiak sasoi berriaren matrikulaziorako erabili dituen osagai nagusiak. Eskualdeko lau herrietako euskaltegietako ordezkariek nabarmendu dute gertukoekin joaten dela AEKra ikasle asko, ikastera, edo informazio bila. Horregatik afektibotasuna. Eta praktika ohiko lehengaia da euskaltegi horietan, praktikaren zentzurik zabalenean: euskaraz euskaltegian, kalean, dendetan, taldeetan eta familian egiten dute. Hortaz:
Euskara praktikoa %100 afektiboa. Hori da AEKren leloa aurtengo matrikulazio kanpainarako.
Ostegunean aurkeztu zuen Oarsoaldeko AEK-k 2016-2017 ikasturterako matrikulazio kanpaina, Antxon. Aukeratu duten leloaren balioez hitz egiteaz gain, aipatu zuten baldintza eta behar guztietara egokitutako eskolak eman ditzaketela (euskaltegiez gain edozein lekutara joateko prest daude ikasleak eskolak ematera, ordutegiak adosteko aukera dago), eta kolektibo berezietarako klaseak ere ematen dituztela: gurasoak, langabeak, dendariak, gazteak…).
Horrez gain, AEKn euskara ikasten dutenek matrikulan laguntza dute, erakundeek ematen dieten sustenguari esker, “diru laguntza sistema eredugarriak daude lau udalerrietan indarrean”. Eskerrak eman dizkiete erakundeei euskararen irakaskuntzan apustu egiteagatik, hori bermatzeko neurriak jarriz.
Matrikula aukeren berri zabala izateko, Oarsoaldeko
AEKren webgunean sartu. Han daude xehetasunak.
AEK-k esan duenez, iazko sasoian 500 ikaslek jardun zuten Oarsoaldeko euskaltegietan. Alfabetatze eta euskalduntze eragileak, oro har, 50.000 herritar euskaldundu ditu. Hori ere bermea badela esan dute AEKtik. “Euskara ezagutu eta ikasi nahi izatea baino ez diogu eskatzen jendeari. Gainontzeko guztia guk jarriko dugu”.
AEKren bidez euskara ikasi edo hobetzeko izen eman epea zabalik dago jada. Ondoko tokietan eman daiteke izena: