Osasun arazoak hala behartuta utzi dio protestari, 25 egun eta gero.
Joxean Kortadi eta Fernando Lizeaga, Etxarrin, gose greba bitartean.
Fernando Lizeaga ‘Tato’ preso ohi antxotarrak gose greba utzi du. 25 egun eman ditu jan gabe Tatok,
larri gaixo dauden presoen askatasuna aldarrikatzeko. Grebaren ondorioz bi koliko izan zituen iragan astean pasaitarrak, eta horrek bultzatuta erabaki zuen gose greba bukatutzat ematea.
Lehengo abuztuaren 2ean ekin zioten grebari Tatok eta Joxean Kortadik. Azken honek hilaren 3an utzi zuen greba, Etxarrin egin zen manifestazioaren ondoren.
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduak grebaren
balorazio positiboa egin du.