Partida txarra egin zuten zuri-gorriek Don Boscon.
Pasaiak urteurrenaren oroigarria eman zioen Deustu taldeari.
Defentsan egindako akatsak garesti ordaindu dituzte zuri-gorriek lehengo larunbatean. Deusturen kontrako partida galdu dute etxean, 0-1. Korner bat atera ondoren, kontrako erasoan sartu zuten bizkaitarrek gola, eta handik aurrera burua ezin altxa aritu ziren Pasaiakoak.
Hurrengo partida Basconiaren kontra dute zuri-gorriek.
Zozketan saritutako zenbakia, aste honetan, 634a izan da.