Frigoliburutegia berriro kalean da. Liburuak partekatzeko sistema Abaraxka ludotekaren kanpoaldean dago.
Herriko auzo guztietatik pasatzen da hozkailu liburuzalea.
Abaraxka ludotekak Frigoliburutegia atera du beste behin kalera. Liburuak partekatzeko sistema beste ikasturte batez ibiliko txokoz txoko. Irakurzaletasuna bultzatu nahi dute, baita trukea, berrerabilpena, enpatia, herrigintza, kontsumismoa eta beste hainbat balore ere.
Horrela, nahi duenak har edota utz ditzake liburuak bertan. Normalean, goiko aldeko liburuak helduentzakoak izaten dira, eta behean, berriz, haurrentzakoak. Hilabete honetan ludotekaren parean egongo da liburutegi mugikorra.