Eraikin publikoetan dagoen amiantoaren inbentarioa egingo du udalak

1970eko hamarkada eta 1980ko hamarkada aurretik eraikitako 70 udal eraikin aztertuko ditu.

Amiantoa edo asbestoa.

Amiantoa edo asbestoa.

Udalak Errenteriako eraikin eta instalazio publikoetan egon daitekeen amiantoaren inbentarioa egingo du, eta horretarako, 70 udal eraikin aztertuko ditu. 1970eko hamarkada eta 1980ko hamarkada aurretik eraikitakoak, eta zerbitzu eta erabilera publikoak dituzten eraikinak hartuko ditu aintzat:  udaletxea,  ikastetxeak, auzo elkarteak, kiroldegia, liburutegia, ludotekak eta jubilatuen egoitzak, besteak beste. Inbentarioa egitea lehiaketara atera du. Udalbatzak bi mozio onartu zituenamaintoaren gainekoak, 2010eko abenduaren 23an bata, eta 2012ko urtarrilaren 31n bestea. Horietan, aho batez, udal instalazio, industria, nekazaritza pabiloi eta bestelako eraikinetan dagoen amaintoaren inbentarioa egitea onartu zuen, “herritarren osasuna  eta ingurumena babestearren”. Orain egingo duen inbentarioak, orduan erabaki eta aindutakoa beteko du, horrenbestez. Udalak hainbat bilera egin dituela OSALAN (Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea), ASVIAMIE (Amiantoaren Biktimen Euskadiko  Elkartea), eta amaintoaren kudeaketan erreferente diren hainbat udalekin. Amiantoaren eragina Asbestoa edo amiantoa zuntz itxurako mineral taldea da. Erregaitza da, eta eraikuntza industrian oso erabilia. Bere ezaugarri kartzinogenoak direla eta, hainbat herrialdetan debekaturik dago.  Abestosia, bronkio eta biriketako minbizia eta mesotelioma dira sortzen dituen gaitzetako batzuk. 2.002 urteaz geroztik,  inolako industria eta eraikitze prozesuk ezin du erabili amiantoa lehengai gisa. Halaber, data horretatik, ezin da salduez erosi amiantoa duen produkturik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.