Herriko bi ikastetxeetako ordezkariek, Ttur-tturrekoek eta udalekoek UEMAren eskutik jaso dute formazioa, gero bakoitzak bere esparruan erabiltzeko.
Fermiñenen egin zuten bilera, atzo.
Elizalde Herri Eskolako, Haurtzaro Ikastolako, Ttur-tturreko eta udaleko ordezkariek euskararen arnasguneei buruzko formazio tailerra jaso zuten atzo. Zehazki, gazteekin arnasguneen gaia nola landu aztertu zuten.
UEMAko Maddi Gallastegi teknikariarekin egin zuten saioa. Mankomunitateak landuta duen unitate soziolinguistikoa herriko plangintzan txertatzen nola aztertu zuten. Horrela, euskararen arnasguneak edo hizkuntza ekologia bezalako gaiak landu zituzten.
Hamabost urte baino gehiago daramatzate Oarsoaldeko Udalek euskalgintzarekin zein ikastetxeekin.